Nokalagun saioak antolatu ditu Zumaiako Emakumeon* etxeak. Bertan, AEK-ko irakasle baten gidaritzapean, noka praktikatzeko aukera izango da. Noka berreskuratzeko asmoz, mintzalagun taldea osatzea da helburua. Bestalde, hitanoa emakumeak ahalduntzeko tresna gisa erabili nahi da bertan; beraz, jardunaldiak ikuspegi feministatik aztertuko dira.
Saioak ostiraletan izango dira, bi astean behin, urtarrilaren 27tik ekainaren 3ra bitartean, 18:00etan. Izena emateko epea urtarrilaren 16an zabalduko da, eta hiru modutara egin daiteke: Emakumeon* Etxean bertan (San Telmo kalea 19), e-mailez (info@zumaiakoemakumeonetxea.eus) edo telefonoz (633 43 27 62).