Amaitu da Urola Kostako Mintzalagun ikasturtea. Amaiera ekitaldian dozenaka lagun elkartu ziren Oxford aretoan, eta Igor Zendoia VI. bideo lehiaketako bideo finalistak ikusi eta irabazlea hautatzeko ere aprobetxatu zen jardunaldia.
Ekitaldiari hasiera emateko, bost bideo finalistak ikusi zituzten bertaratutakoek, eta bozka eman. Zenbaketa egin bitartean, Telmo Iruretak bakarrizketa eskaini zuen. Jarraian, bideo lehiaketako irabazleei saria eman zitzaien: Zumaiako Kukux taldea izan zen irabazlea, 'Udaberriaren mendekua' bideoagatik. Amaitzeko, luntxa izan zen.