20 euroren truke, 16-18 urteko gazteek C1 maila ikas dezakete euskategian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako AEK 2023ko ira. 18a, 19:11

Euskaltegian (aurrez aurre edota autoikaskuntza sisteman), online edo gela desplazatuetan.  Askotariko aukerak c1 maila ateratzeko eta dena 20 euroan!

 2005., 2006. edo 2007. urtean jaio bazara,  20 euro ordainduta,  C1 mailako euskara titulua atera dezakezu euskaltegian edo euskaltegiak emandako ikastaro batean zure eskolan bertan. 

HABEk, Eusko Jaurlaritzaren helduen euskalduntzerako erakundeak, dirulaguntzak eman ohi ditu C1 mailako titulua eskuratzearren: 1993. urtetik aurrera jaiotakoei 700 euro eta besteei 150 euroko laguntza. Nolanahi ere, aurten.  16 eta 18urte arteko gazteei zuzendutako laguntzak arautu ditu dekretuz, eta eskatzen zaien bakarra euskaltegian matrikulatu eta ikastaroa egitea da  (%75eko asistentzia eskatzen du). Horren trukean 20 euro ordainduta, gazte horiek c1 mailako edozein ikasketa egin dezakete, dela aurrez aurreko modulua, dela autoikaskuntza, dela online.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, zatoz euskaltegira: astelehenetik ostegunera, goizeko 09:00etatik 12:00etara edo 17:00etatik 20:00etara.

 

Ez galdu aukera!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide