Aurreko Korrika edizioetan jendetzak eta talde andanak parte hartu izan du euskararen aldeko ekimena babesten, eta ziur gaude aurten ere hala izango dela ; horregatik, lehenbailehen izen-ematera animatzen zaituztegu. Gainera, aurtengoan, Oikiako bidea hartuko duenez, bertakoek are gogotsuago helduko diotelakoan gaude.
Horretarako, egoitz-d@aek.eus e-mailera bidali honako datu hauek: izen-abizenak edo taldearen izena, NA edo NIFa, helbide elektronikoa edo telef zenbakia, kilometro osoa edo erdia babestuko duzuen zehaztu eta zein herritan nahi duzuen. Arin ibili!