Izen-ematea zabalik, bai AEK-ko udako ikastaro trinkoan, bai datorren urtekoan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako AEK 2024ko eka. 6a, 14:21

Udako ikastaroa irailean izango da, Zarautzen.

Horrez gain, abantaila handiak dauzkagu datorren ikasturteko ikastaroaren matrikula egiteko: ordaintzeko aurtengo prezioa izango duzue, baita  4 epetan egiteko aukera ere.

Jada ireki dugu Zumaiako euskaltegian izen-emateko epea.  Bi aukera daude; batetik, udako ikastaro trinkoa eta, bestetik, datorren ikasturtekoa.

Udako ikastaroarii dagokionez, b2 eta c1 mailak landuko dira eta Zarauzko AEK euskaltegian eskainiko da. Interesatuek zarautz@aek.eus e-mailera idatz dezakete edo Zumaiako euskaltegian galdetu: 607625498/  zumaia@aek.eus 

Bigarrenari helduta, hurrengo urteko ikasturterako hainbat abantaila dauzkagu, matrikula orain eginez gero:  aurtengo prezioa izango du eta 4 epetan ordaintzeko aukera.

Aipatutako kastaroetan izen-emateko azken eguna ekainaren 28ra da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide