Hezkuntzako gainontzeko sektoreetan egin duen moduan, Eusko Jaurlaritzak ez du Covid-19arekin lotutako inolako aurrekonturik bideratu Haurreskolak Partzuergora.
Haurreskola Partzuergoko gerenteari honako eskaera hauek egiten dizkiogu:
- Lan hitzarmena eta akordio desberdinak betetzen hasteko konpromisoa har dezala: desplazamendu gehiago ez gauzatu, aparteko orduen erabilerarekin bukatu e.a.
- Hezkuntzako beste sektoreetan bezala, Lan-hitzarmen berriaren negoziazioa abian jartzeko konpromisoa.
Eusko Jaurlaritza eta Hezkuntza Sailari:
- Irakaskuntza Publikoan Osakidetzak egiten duen NBEen horniketan Haurreskolak Partzuergoa sartzea.
- Haurreskolak Partzuergoaren integrazioa Hezkuntza Sailean.
- Hurrengo urteko aurrekontua handitzea Legebiltzarrak eskatutako doakotasunean urratsak emateko, lan-hitzarmen eta akordioak bete ahal izateko eta kalitatezko hezkuntza zerbitzua bermatu ahal izateko.
Zaintza lanaren garrantzia erdigunean jartzeko ordua da! Abenduaren 10ean %72ko jarraipena izan zuen grebak. Ea biharko egunean ere antzeko jarraipena lortzen dugun!