Egitaraua
- 09:00: helduen irteera Elorriagara
- 10:00: haurren irteera Zumaian zehar
- 11:30: haurrentzako hamaiketakoa
- 12:00: eskola bideen segurtasun azterketaren ondorioen azalpena eta bidegorrien ezagupena
- 14:00: Paellada
- 16:30: gazteen txirrindulari probak
- 18:00: Ginkana eta jokoak
- 19:00 Trialsin ikuskizuna
Irteera eta ekintza guztiak Zumaiako Beheko plazan egingo dira.
Udalarekin batera, honako eragileek hartu dute parte egun honen antolaketan: Sastraka mendi bizikleta taldea, Zumaiako Txirrindulari Elkartea, Guraso Elkartea eta Kirol Patronatua eta udaletik, eskerrak eman nahi dizkie guztiei egindako lan eta esfortzuagatik. Ekimen honen bidez, Udalak helburu du herritarren artean ohitura osasuntsuak bultzatu eta sustatzea, mugikortasun aktibo eta jasangarria indartuz.
Amaitzeko, Udalak, zumaiarrak animatzen dituzte bizikleta egunaren harira antolatutako ekintzetan parte hartu eta egun honen ospakizunaz gozatu dezaten.