Eguraldiak lehen orduan lagundu ez bazuen ere, partehartze handia izan zen goizean antolatutako hiru irteeretan. Horiek horrela,herritar eta gaztetxo ugari bildu ziren Elorrixara egindako irteeran, baita haurrekin herrian zehar bizikletan egindako ibilaldian ere. Udaletik, goizeko ekintzen artean, eskola bideen inguruan egindako ezagupena azpimarratu nahi izan dute. Ibilaldi honetan, herritarren partaidetza nabarmena izan zen eta bertan, herritarrek zein haurrek, Guraso Elkarteko kideekin batera, ibilaldi bat egin zuten eskola bideetan zehar, non, bide hauen inguruan egin den azterketak identifikatu dituen puntu beltzak globoekin eta kartelekin markatu zituzten. Modu honetara, zumaiarrek eta bereziki haurrek, bide hauen arriskuak ezagutu eta eremu seguruenak ere zeintzuk diren jakin ahal izan dute.
Bazkal orduan paella jan erraldoia eskaini zen Beheko Plazan. Bertan, herritarrek, giro alai eta beroan dastatu ahal izan zuten Igor, Gotzon eta Alvarok prestatutako bazkariaz eta ondoren, egunean zehar ekintzetan parte hartu zuten herritarren artean, 13 bizikleta zozketatu ziren, bi gurpileko 10 eta hiru gurpileko beste 3 bizikleta hain zuzen. Arratsaldeko ekintzak ere, arrakastatsuak eta partaidetsuak izan ziren eta zer esanik ez, Trialsin emanaldiaren inguruan. Ikusikizun honek, herritar mordoa bildu zituen Beheko Plazan. Gainera, bertaratu zirenen artean,
Honen harira, Udaletik, egun honen ospakizunean bizitako giro ezin hobea azpimarratu dute. Ildo beretik, eskerrak eman nahi dizkie Sastrakas Taldeari, Txirrindulari Elkarteari eta Maria eta Jose ikastetxeko eta Herri Eskolako Guraso Elkarteari, egun honen antolakuntzan egindako esfortzu eta lan onagatik. Udaletik adierazi dute, talde hauek guztiak gogor lan egin dutela, zumaiar guztiek Bizikleta Egunaz gozatu zezaten. Antolakuntzan egindako esfortzuaz gain, elkarte hauek herria txukuntzen eta garbitzen egindako lana ere goraipatu nahi izan dute eta bereziki Guraso Elkarteak ibilaldiak eta puntu beltzak markatzeko erabilitako kartelak eta globoak jasotzen egin duen lana ere eskertu nahi izan du Udalak.
Azkenik, ekintza guztiek, herritarren artean izandako harrera ona ikusirik, datorren urteari begira, Bizikleta Egunaren ospakizuna errepikatzea aurreikusten dutela adierazi dute Udaletik.
Hobe lukete gobernuko zinegotzi batzuek ere bizikletan ibili, kotxia edanda hartu baino.
Baina kontzejalen istripuana egia da? Gardentasuna esaten digue hauek, eta geo edanda istripua izan, hanka egin ihesi eta gainea ixkutuan mantendu dute? Egoa goregi dakae batzuk...
Nei esan diatenez, bi zinegotzi izan zian eta biak mozkortuta. Hogarreko parrillerua barruan zalako, kanpuan tokatu balitz gainea eroriko zitzaion zementu dana, eta desgrazi bat pasako zan. Eta ertzainik ez omen zan azaldu...
Egia al da zozkatu diren udaleko bizikleten artean, lehengoa alkatearen alabari tokatu zaiola eta bigarrena Iraola zinegotzi fitipaldiari?
Hemen aipatzen ari zareten istripuko erantzuleak idatzi digu, eta argitu du istripua berak izan zuela, ez zinegotzi batek. Bere laneko furgonetarekin maniobra egitean petrila jo eta zati bat Hogarreko jatetxearen teilatuaren gainera erori zen. Gauerdian gertatu zen eta hurrengo goizean, lehen orduan eman zuen parte Udaltzaingoan, hala baieztatu digutenez. Kotxeko aseguruak hartu ditu bere gain kalte ordainak.
Bide batez, iruzkinak arduraz egiteko eskatu behar dugu beste behin, are gehiago anonimotasunetik idazten denean.
Kaixo, lotsagarria eta trixtea iruditzen zait horrelako informazioa era merke hortan botatzea, ohituta zaudete gainera inorren erantzuna ez jasotzen, ze egia esan zuekin ika-mikan ez hasteatik nere iritzia ekiditen bait dut, baino oraingoan urrunegi joan zeate. Larunbatean, alkatearen alabak, bere lagunekin bizikleta bira egin ondoren zozketan parte hartzera apuntatu zen, bere gurasoen esanari kontra eginaz; zozketa publikoa izan zen, eta bai, zozketan bizikleta bat tokatu zitzaion alkatearen alabari, baino bere amak denen aurrean itzultzeko eskatu zion eta horrela egin zuen alkatearen hamaika urteko alabak negarrez eta ezer ez ulertu ezinik. Bai, bueltatzeko eskatu zioten zuen intentzio txarreko iritziak ez elikatzeko, baino zuekin alperrik da. Aipatu duzuen beste zinegotziaren familiko inorrei ez zitzaion ezer tokatu.
Udalgobernuko familikoek ezin izango al dute datorren hiru urteetan ezertan parte hartu? Zergaitik egiten dezue udalgobernukideen kontra horrela pertsonalizatuz? Min handia egiten duzue era zikin hortan jokatuz, horretarako hor dakazue Salvame ta bestela gauzak hobeto pentsatu!
Badakigu hauteskunde garaia dela,baina denak ez du balio.Marra gorria pasa duzue!!Eta BALEIKE hortarako erabiltzea PENAGARRIA!!
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!