Udalak bere esker ona eta doluminak helarazi dizkio Luis Daniel Izpizua Bidasororen senide eta lagunei

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2016ko uzt. 26a, 16:22

Igandean utzi gintuen Luis Daniel Izpizua zumaiarrak eta zoritxarreko gertakari honen aurrean, Zumaiako Udalak, bere elkartasuna eta atsekabea adierazi nahi izan dizkio honen senide, lagun eta gertuko guztiei.

Luis Daniel, EAJ-PNVko zinegotzia izan zen urtebetez, demokraziaren lehen gobernuan. Horregatik, 1979tik 1980ra bitarte Zumaia eta zumaiarren alde egindako lana ere eskertu nahi izan dio Udalak gaurkoan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide