Elkarte hori 2014an sortu zen eta euskal kulturan integratzea du xede, baita Afrikatik datozen pertsonei babesa eskaintzea ere. Elkarte horrek hainbat ekimen antolatzen ditu herritarrentzat, horietako bat larunbat honetan egingo den danbor festa. Danbor jotzaileak Torreberrin hasi eta Erribera kalean zehar arituko dira 20:00ak bitarte giroa alaitzen.
Udalak bat egin du elkarte honek bultzatu eta babesten dituen balioekin eta, haien xede nagusia indartze aldera, ekimena aurrera eramaten lagundu du. Era berean, zumaiar guztiak animatzen ditu larunbateko festan parte hartzera eta danborren doinu eta erritmoarekin dantzatzera.