"Game of Thrones" telesaila filmatzeko egin den muntaia aurrez aurre ikusteko aukera izango da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala

Datorren igandean, hilak 30, Itzurun hondartzarako sarbidea zabalduko da berriro ere eta ikusgai egongo dira, interesa duen ororentzat, Game of Thrones telesaileko eszenak filmatzeko bertan egin diren muntai lanak eta agertokiak.

Astelehenean jada apaingarri guztiak kenduko dituzte eremua zegoen bezala uzteko, beraz, interesdunek igandea aprobetxatu beharko dute muntaia gertutik ikusi ahal izateko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide