Mintzalagun saioetarako euskaldun zaharrak behar ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2016ko aza. 10a, 14:28

Mintzalagun egitasmoak euskaldun zahar eta berriak biltzen ditu Zumaian elkarren artean euskaraz mintzatu, hizkuntza praktikatu eta horrela, hiztun berrien maila hobetu eta honen erabilera sustatzeko. 

Momentu honetan Zumaian bi talde daude euskaldun zaharrik gabe; bat astearteetan 15:00etan biltzen dena eta bestea ostegunetan 19:00etan. 

Egun eta ordu horietan libre egonez gero eta euskara ikasten ari direnei laguntzeko gogoa izanez gero deitu  Udaleko Euskara Sailera 943 86 50 25 telefonora (6 zenbakia).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide