Azaroaren 25aren harira elkarretaratzea egingo da Saregileen plazan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2016ko aza. 23a, 13:07

Ostiralean indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Eguna da; mundu mailako erakundeek horrela onartuta, giza eskubideen aurkako bortxakeriarik hedatuena da.

Egungo gizartean emakumeenganako indarkeria arazo larria bilakatu da eta egoera hori salatu eta berdintasuna eta bakea aldarrikatzeko, Zumaiako Udalak elkarretaratzea egingo du Saregileen plazan arratsaldeko 19:30ean.

Halaber, azaroaren 24ko osoko bilkurara Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala eramango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide