Programa horrekin Aldundiak dunak garatu ahal izateko hainbat lanketa egiten ditu eta horien artean landare edota espezie inbaditzaileak kentzeaz arduratzen da. Horregatik, Zumaiakoa garatzen eta kalitatea hobetzen ari den duna bakarra dela aintzat hartuta, Aldundiak beharrezkoa ikusi du eremu horretan 20 pinu inguru kentzea, espezie inbaditzaileak direlako eta, beraz, dunaren garapen naturala oztopatzen dutelako.