Zumaiako Udala, Street Workout mugimendura atxikita, zenbait makina jartzen hasi da Alai auzategiko Marianton parkean herritarren artean kirola sustatzeko. Makina horien instalakuntza, ordea, atzeratu egin da baina datorren asterako jarrita egotea aurreikusi du Udalak.
Street Workout mugimenduak helburu du kirola edota entrenamenduak kalean egitea, bereziki parke edo eremu publikoetan. Horiek horrela, barra horizontal zein bertikalez osatutako egitura bat jarriko da aipatutako parkean eta, era berean, zahartze aktiboa sustatze aldera, hiru makina ere jarriko ditu Udalak bertan Zumaiako adinekoek ere kalean kirola egiteko aukera izan dezaten.
Makina horiek harrera ona izanez gero, ekipamendu gehiago jartzea aurreikusi du Udalak.