Zumaiako Errefuxiatuen Harrera taldea izan zen, abenduaren 23an, lehen dohaintza jaso zuen elkartea eta, orduan iragarri modura, gainerako dirua beste bi elkarteren artean banatu du joan den astean Udalak.
Bigarren dohaintza Lourdesko Amaren Abegi Elkarteak jaso zuen hilaren 17an Kristina Vicente Berdintasun zinegotziaren eskutik eta hilaren 19an, aldiz, alkateak, Oier Kortak, Atzegiri eman zion gainerako diru laguntza.
Ekimen eta dohaintza horren bitartez, Udalak bat egin nahi izan du elkarte horien helburuekin eta bere laguntza eskaini du haien asmoak lortu eta behar gehien duten pertsonei laguntzen jarraitzeko.