Zumaia euskararen arnagusnea al da? Indarrik ba al du euskarak Zumaian? Gure herriko euskararen egoera zein den jakin nahi baduzu, eta alor horretan ekarpenik egin dezakezula uste baduzu, hauxe duzu aukera. Datorren hilaren 31n eta otsailaren 7an Udalak eta UEMAk elkarlanean antolatutako Euskararen arnasguneak tailerra egingo da Alondegiko Oxford Aretoan, 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Formazio saio horiek irekiak izango dira herritar ororentzat: gurasoak, norbanako interesdunak, herriko taldeak, ostalariak, langileak, ikasleak… Helburua da udalerri euskaldunetako joera linguistikoei buruzko hausnarketa egitea eta hizkuntzaren erabileran eragina duten askotariko faktoreak aztertzea, analisi horretaz baliatuz, etorkizunera begirako jarrerak landu ahal izateko.
Interesdunek, aurrez izena eman beharko dute 943865025 (6) telefonoan edo euskara@zumaia.eus helbidean.