Herriko jaietan janari eta salmenta postuak jartzeko baimen eskaera epea zabaldu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala

San Telmo eta San Pedroko festak oraindik urrun ikusten baditugu ere, Zumaiako Udalak zabaldu du dagoeneko herriko jaietan janari eta salmenta postuak jarri ahal izateko baimen eskaera epea. 

Horiek horrela, interesdunek bi aukera izango dituzte aipatutako eskaerak egiteko. Lehen deialdia otsailaren 1etik 28ra izango da (biak barne) eta epe horren baitan apirilean ospatuko diren San Telmo jaietarako zein ekaineko San Pedroetarako baimen eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte. Bigarren deialdia, aldiz, maiatzaren 1etik 31ra bitartean zabalduko da eta San Pedro jaietarako soilik izango da.

Interesdunek udal webgunean aurkituko dituzte eskaera orriak eta aurkeztu beharreko dokumentazioaren informazio osagarria. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide