Proiekturako irudi bat sortzeko asmoz, Herriko LH3-6 arteko ikasleei zuzendutako logo eta lelo lehiaketa bat egin da. Ikasleek urtarrilean ikastetxeetan egindako lanekin osatuko da erakusketa. Lehiaketa izanik, guraso eta adituez osatutako epaimahai batek aukeratu ditu logo eta lelo irabazleak. Otsailaren 17an, ostiralean, arratsaldeko 7etan emango da horien berri Alondegian bertan. Erakusketa, berriz, otsailaren 14tik 23ra bitartean izango da zabalik Alondegian bertan.
Erakusketan, haurren lanez gain, proiektuaren inguruko hainbat informazioa jasoko da, Oxforden bertan egongo diren horma-irudi eta bideoen bidez. Eskola Bideen trazaketa proposamen bat ere egongo da eta bertaratuek proposamenari euren ekarpenak egiteko aukera izango dute. Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatzen dituzte denon artean eskola bidea egitera.