Trafiko etena ostegunean Euskal Herriko itzulia dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko mar. 31a, 12:20

Apirilaren 6an itzuliaren 4. etapa igaroko da Zumaiatik eta, ondorioz,  herriko sarrera-irteerak itxita egongo dira 13:30-14:10 bitartean.

Datorren ostegunean, hilak 6, Euskal Herriko itzulia Zumaiatik pasatuko da. Donostiatik Bilborako ibilbidean, txirrindulariak 13:50-14:00 bitartean iritsiko dira herrira eta Patxita Etxezarreta eta Axular ibiltokia zeharkatuko dituzte. Horrenbestez, segurtasuna dela eta, errepidea itxita egongo da 13:30etik 14:10era. Ondorioz, 40 minutu horietan ezingo da autoarekin herritik irten ezta sartu ere.

Etapako informazio zehatza helbide honetan topatu ahal izango duzue: http://www.itzulia.eus/eu/2017/

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide