Diru laguntzek helburu dute Zumaian kultura, aisia, musika eta dantza alorrera zuzendutako elkarteek jarduerak bultzatu eta sustatzeko diruz laguntzea.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa izango da:
-
Diru-laguntzaren eskaera orria (webgunean eskuragarri)
-
Jardueraren memoria
-
Elkarte eskatzailearen ordezkari edo arduradun den pertsonaren NANaren fotokopia
-
Identifikazio fiskaleko kodea adierazten duen agiriaren fotokopia
-
Zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzarekikoak egunean betetzen direla kreditatzen duen agiria
-
Hirugarrenaren ezagupenerako datuak
-
Beste erakunde batzuetan eskatzen diren diru-laguntzei buruzko adierazpena edo, halakorik bada, jaso diren diru-laguntzena
-
Zinpeko aitorpena
-
Diruz laguntzeko aurkezten den programari dagokion gastuen eta diru-sarreren aurrekontua
-
Elkarte edo entitatearen urteko gastuen eta diru-sarreren aurrekontua
-
Proiektuan emakume eta gizonen ikuspuntua noraino kontuan hartzen de zehaztu beharko da
-
Euskararen tratamendua jardueraren hedapenean
Informazio gehiago: www.zumaia.eus/eu/udala/diru-laguntzakedo Alondegian: 943 861056, goizeko 09:00etatik 14:30era / kultura@zumaia.eus.