Santiagoko hondartzaren egokitzapen proiektua azaltzeko bilera irekia

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko api. 2a, 08:59

Urte ugari daramatzate zumaiarrek Santiagoko hondartzaren egokitzapenaren zain. Haien eskaera aintzat hartuz eta hondartzak gaur egun aurkezten duen egoera eta  eskaintzen dituen azpiegitura urriak ikusirik, Zumaiako Udalak proiektua landu eta osatu du eta Madrilgo Nekazaritza eta Ingurumen Ministerioan hainbat negoziazio bilera ondoren, Espainiako Gobernuko Kostetako Zuzendaritza Nagusiak proiektua aurrera eramatea lortu du.

Prozedura guztia azaldu eta gauzatuko den proiektuaren berri emateko bilera batera deitu ditu Udalak herritarrak datorren asteazkenean.

Bilera elebitan izango da, Alondegiako Oxford aretoan, goizeko 12:00etan.  

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide