Urtero, Errenta Aitorpena euskaraz egiten duten pertsonen kopurua hazten doa, eta aurtengo kanpainaren helburua %25eko langa gainditzea izango da.
Iaz, esaterako, 4.946 zumaiarrek egin zuten aitorpena euskaraz, eta Foru Ogasunarekin harremanak euskaraz izan daitezela eskatu zuten pertsonak 1.212 izan ziren.
Hiru bide daude aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara:
- Autolikidazio proposamena
- Mekanizatua
- Internet bidezkoa
Zumaian toki hauetan lagunduko dute aitorpena euskaraz egiten:
- AM aholkulariak.Ardantzabidea 16, behea. 943 862609.
- Unanue aholkulariak. Erribera kalea 6. 943 860960.
- Zumai aholkularitza. Amaiako plaza 15. 943 862624.