Ohikoa den bezala, bi txandatan banatu du hilabetea: uztailaren 3tik 14ra lehena eta 17tik 28ra bigarrena (uztailaren 25a jai izango da). Udalekuetako ordutegia goizeko 09:00etatik 13:00etara bitarte izango da eta egoitza aldiz, Herri Eskolako Sagarbide eraikina.
Matrikula eta aurkeztu beharreko dokumentazioa
Interesdunek ikastetxeetan, ludotekan edota udaletxean bertan izena eman ahal izango dute apirilaren 26tik maiatzaren 8a arte. Haurren taldekatzeak egiterako orduan kontuan izango dira adina, sexua, ikastetxea, maila eta gela, beraz, ezinbestekoa izango da izen emate orria behar bezala betetzea eta datu horiek guztiak azaltzea.
Horrez gain hau izango da gehitu beharreko dokumentazioa:
- Ordainagiria (dagokion kasuan, Familia Ugaria txartelaren fotokopia, DBE/GLL ziurtagiriaren kopia).
- Argazkia.
- Osakidetzako txartelaren fotokopia.
Matrikularen kostua:
- Hilabetea: 90€.
- Hamabostaldia: 51€.
- Familia ugarien kasuan: 60€ hilabetea / 34€ hamabostaldia.
- DBE-GLL onuradunek ordainketa salbuetsita izango dute
Diru sarrera egiteko kontu zenbakia: KUTXA 2090 5174 91 1061601620.
Informazio gehiago jasotzeko
- Zumaiako Ludoteka: 943 14 32 64 / ludoteka@zumaia.eus
- Udaleko euskara eta hezkuntza saila: 943 86 50 25 (110) / euskara@zumaia.eus