Asteartean zabalduko da haurreskoletan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko api. 26a, 15:12

Aurtengo ikasturtea amaitzeko bi hilabete eskas gelditzen direlarik, jada datorren urtekoan pentsatzen hasiak gara. Horrekin lotuta, Zumaiako haurreskolek, Arrangoleta eta Eskola txikiak, hain zuzen ere, datorren asteartean zabalduko dute izen emate epea. Maiatzaren 2tik 12ra bitartean, gurasoek zentroan bertan matrikulatu ahal izango dituzte haurrak eta ikasturte berria irailean hasteko aukera izango dute. 

Horrez gain, interesdunek, haurreskolak bisitatzeko aukera izango dute bertako instalazio eta azpiegiturak ezagutzeko. Eskola txikiak maiatzaren 8an irekiko ditu bere ateak eta Arrangoletak, aldiz, maiatzaren 9an. Bisiten ordutegia 17:30etik 19:00etara izango da.

Bi zentroen kasuan, erabiltzaileen beharretara egokitutako kalitatezko zerbitzuak bermatzen dira:

  1. Egokitzapen indibidualizatua eskaintzen da.
  2. Mugimendu askean oinarrituta, haurraren erritmoa errespetatzen da.
  3. Fardelak aldatzeko uneak, jatorduak eta lo egiteko uneak bereziki zaintzen dira.
  4. Esperimentatzeko aukera eskaintzen da.
  5. Gurasoekin harreman zuzena bermatzen da.
  6. Kanpoko espazioaren erabilera anitza egiten da.

Informazio gehiago jasotzeko interesa duen orok haurreskoletara dei dezake: 943 865345 Eskola txikia / 943 862292  Arrangoleta. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide