Ibilgailuen errolda helbidea udaletxean aldatu ahal izango da aurrerantzean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko mai. 4a, 09:52

Zumaiako Udalak Trafikoko erakundearekin lankidetza hitzarmena sinatu du. Horri esker, aurrerantzean, Trafikora joan ordez, udaletxean bertan aldatu ahal izango dute zumaiarrek ibilgailuaren errolda helbidea, eta, hala nahi dutenek, internet bitartez egiteko aukera ere izango dute. Helbidea udaleko webgunean dago eskuragarri.

Hitzarmen hori, bereziki uda sasoiari begira sinatu du Udalak. Izan ere, ekainaren 15ean indarrean jarriko den aparkamendu sistema berriarekin, egoiliar txartela eskuratzeko ezinbestekoa izango da ibilgailua Zumaian eta norberaren etxebizitzan erroldatuta izatea. Aldaketa eta izapide horiek guztiak erraztearren, hain zuzen jarri du Udalak zerbitzu hori herritarren eskura.

Ildo horretatik, gestio hori lehenbailehen egin dezaten gomendatzen die Udalak herritarrei, aparkamendu sistema berria indarrean jartzerako lana aurreratuta izan dezaten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide