Koloneko minbizia dela-eta, solasaldi mediko-gastronomikoa antolatu da maiatzaren 11erako

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko mai. 4a, 20:08

Solasaldiaren helburuak elikadura osasuntsua eta bereziki koloneko minbiziaren proba egitearen garrantzia helaraztea dira. Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatu du ekitaldia, eta datorren ostegunean, maiatzaren 11ean, izango da Beheko Plazan, 18:30ean.

Martxoaren 31 koloneko minbiziaren aurkako eguna izan zenez, maiatzaren 11n Beheko Plazan, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolaturiko VI. solasaldi gastronomikoa egingo da, arratsaldeko 18:30ean. Bertan, Osasun Zentroko medikuetako batek,hau da, Rosa Maria Azkuek, koloneko minbiziari buruzko informazioa eskainiko du eta horrez gain, Andoni Txintxilla sukaldariak pintxo osasuntsu batzuen prestaketa irakatsiko du.

Gaur egun koloneko minbizia euskal herritarren artean gehien agertzen den minbizia mota da. Datu hori kontutan hartuz, kanpaina honek bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, osasuntsu jatea aspergarria ez dela erakustea; eta beste aldetik, gorotzetan ezkutuko odola detektatzeko proban parte hartzen ez duen biztanleriaren %29a proba egitera animatzea.

Gutxi gorabehera biztanleriaren %14,6ak, bai gizonezko zein emakumezkoek, beren bizimodua kaltetuta ikusten dute gaixotasun hau dela eta. Horregatik, ezinbestekoa da bizi ohitura osasungarrietan heztea gure osasunaz arduratzeko.

Solasaldira joateko izena ematea dohain izango da, eta horretarako Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuetara deitu beharko da. (Tel. 943 86 22 00). Sarrera librea izango da lokala bete arte.

Jarraian, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuak, zerrendatuta: 

Gizarte Arloa:

-       Gaixo onkologiko eta familiakoei zuzenduriko informazioa/orientazioa.

-       Laguntza teknikoa: material tekniko ortopedikoaren mailegua

-       Giza baliabideen kudeaketa

-       Harrera pisua minbizia duten gaixo eta senideentzat

Arlo Psikologikoa:

-       Banakako/taldeko harrera psikologikoa:

-       Gaixo onkologikoak, senideak eta zaintzaileak

-       Dolu prozesuak

-       Prebentziorako psikologia saila: erretzeari uzteko bakarkako eta taldeko terapiak, prebentzio kanpainak urte osoan zehar, osasun hezkuntzarako programak, paziente onkologiko eta familien bizi kalitatea hobetzeko tailerrak eta profesionalen formakuntza

Boluntariotza:

-       Gaixo eta familiekin: zainketa paliatiboetan, ospitalean eta etxean.

-       Administraritza

-       Baliabideen lorpena

-       Prebentzioa: kanpaina dibulgatiboak

Datu orokorrak:

-       Helbidea: Ardantza kalea 11.

-       Telefonoa: 943 20 24 94

-       Helbide elektronikoa: bajodeba@aecc.es.

-       Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:30etatik 13:30etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide