Oikiako eta Herri Eskolako frontoietako argiak aldatu ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko mai. 5a, 17:14

Azken egunotan Oikia eta Herri Eskolako frontoiko argiak LED teknologia duten beste batzuengatik ordezkatu ditu Udalak. Izan ere, Oikiako frontoian, esaterako, argiak automatikoki pizten ziren iluntzean eta bertan inor ez bazegoen ere, horrela mantentzen ziren egunsentia arte.

Horrek noski, kostu energetiko eta ekonomiko handia sortzen du, horrenbestez, aurrezki energetikoaren bidean, eta noski, herritarrei zerbitzu hobeagoa eskaintze aldera, Udalak, argi horiek guztiak aldatzea erabaki du.

Horrez gain, mugimendu sentsoreak ere jarri ditu bi frontoietan. Horrela, argiak gau osoz piztuta egon ordez, frontoia erabiltzen denean soilik piztuko dira.

Neurri horiekin eta legealdian zehar aurrera eramandako beste hainbat ekimenekin, hala nola, argiteria publikoko auditoretza edo udal zerbitzu ezberdinen kontratuen eguneraketa, efizientzia energetikoa lortzeaz haratago, Udalaren helburua da udal baliabideak zuhurtziaz, zuzentasunez eta bereziki eraginkortasunez kudeatzea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide