Trafikoan etena XLV. Bidasoako Itzulia dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko mai. 11a, 11:14

Argazkia: Urola Kostako Hitza

Bihar, hilak 12, XLV. Bidasoako Itzulia Zumaiatik pasatuko da. Lasterketa Orion hasiko da eta txirrindulariak 14:52ak inguru iritsiko dira herrira. N-634 saihesbidetik pasako dira, hain zuzen ere, estazioko biribilgunetik Txikierdikora, eta handik Zestoarantz abiatuko dira. 

Horrenbestez, segurtasuna dela eta, N-634 errepidea itxita egongo da bi noranzkotan 14:30etik 14:55era. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide