Erregulatu gabeko eremuan ez aparkatzea eskatzen zaie TAO bidez erregulatuta dauden eremuetako bizilagunei

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko uzt. 7a, 17:30

Aste batzuk badira TAO sistema Zumaian indarrean jarri zela eta Udala jarraipen bat egiten ari da, zumaiarren egunerokotasunean izaten ari den eragina ikusi eta egin beharreko doiketa edo gomendioak egiteko.  

Horiek horrela, jarraipen honi lotutako gomendio bat luzatu du Udalak, eremu erregulatuetatik kanpo bizi diren bizilagunek dituzten aparkatzeko aukerak hobetze aldera. Eremu erregulatuetako bizilagunek, ahal duten neurrian, eremu ez erregulatuan ez aparkatzeko eskaera luzatu die Udalak, eremu ez erregulatuetako bizilagunek aparkatzeko erraztasun gehiago izan dezaten.

Udala, zumaiarrek zentzuz eta elkartasunez jokatuko dutelakoan dago, ezarritako sistema guztiontzako onuragarri izan dadin, seguruagoa, jasangarriagoa eta guztiontzako bizi kalitate hobea eskaintzen duen Zumaia bat lortze aldera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide