Enplegu zentroa zabalik egongo da udan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala

Zumaiako Enplegu Zentroak normaltasunez zabalduko ditu bere ateak udan zehar. Uztailaren 21ean bertan izango da, 11:00-14:00 bitartean, Urola Kostako Udal Elkarteko enplegu teknikaria herritarrei zerbitzua eskaintzeko. Egun horretan, ordea, ez da enpresa sustapen zerbitzua eskainiko.

Abuztuan, hileko hirugarren ostegunean zabalduko da, ohikoa den bezala, betiko ordutegian, 09:00etatik 13:00etara, hain zuzen. Egun horretan, enpresa sustapen zerbitzua soilik eskainiko da.

Behin udako oporraldia amaituta, zerbitzua bere osotasunean eskainiko da berriro irailaren 21ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide