Ingeles ikastaroari dagokionean, irailaren 6an, 13an, 20an, 27an eta urriaren 5en zehar egingo da (guztira 10 ordu) eta erakusleiho diseinu ikastaroa, aldiz, urrian, eta azaroan, zehazki urriaren 16tik 27ra eta azaroaren 6tik 10era (30 ordu).
Bi ikastaroak Zumaian bertan egingo dira (aurrerago zehaztuko litzateke lekua) eta ordutegia 14:00-16:00 bitartekoa izango da bi kasuetan.
Ildo horretatik, Zumaiako Merkatari Elkarteak dei egiten die merkatariei antolatutako ikastaro horietan parte hartu dezaten eta jakinarazi du, izena emateko azken eguna abuztuaren 4a izango dela.
Izena eman edota ikastaroen inguruko informazio gehiago jasotzeko: zumaiaelkartea@gmail.com.