Marea biziak direla-eta aldaketak izango dira txalupa zerbitzuan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko abu. 8a, 13:35

Abuztuaren 8tik 13ra bitartean, marea biziak direla eta, Txomin Agirre eta kirol portuko txalupa zerbitzua eten egingo da ordu jakin batzuetan. Pantalanaren eta hondartzaren arteko bidaiak, aldiz, berdin mantenduko dira.

Txomin Agirre eta kirol portuko txalupa zerbitzua eten egingo da jarraian azaldutako egun eta orduetan.

  1. Abuztuak 8 asteartea: 14:00.
  2. Abuztuak 9 asteazkena: 14:00.
  3. Abuztuak 10 osteguna: 15:00.
  4. Abuztuak  11 ostirala: 11:30etik 15:00etara.
  5. Abuztuak 12 larunbata: 12:00etatik 16:00etara.
  6. Abuztuak 13 igandea: 13:00etatik 17:00etara.

Aipatutako ordu horien ondoren normaltasunean jarraituko du zerbitzuak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide