Bartzelonako atentatuak gaitzesteko elkarretaratzea egingo du Udalak gaur 12:00etan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala

Atzo arratsaldean Bartzelonan izan zen atentatuaren harira, Zumaiako Udalak gaitzespen irmoa azaldu du eta biktimei zein horien senideei dolumina eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo du gaur.

Kontzentrazioa eguerdiko 12:00etan egingo da udaletxe aurrean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide