Marea biziak direla-eta aldaketak txalupa zerbitzuan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala

Abuztuaren 21etik 25era bitartean, marea biziak direla eta, etenaldiak egongo dira Txomin Agirre eta kirol portuko txalupa zerbitzuan. Pantalanaren eta hondartzaren arteko bidaiak, aldiz, berdin mantenduko dira.

Txomin Agirre eta kirol portuko txalupa zerbitzua eten egingo da jarraian azaldutako egun eta orduetan.

  1. Abuztuak 21 astelehena: 13:00ak arte
  2. Abuztuak 22 asteartea: 13:30ak arte
  3. Abuztuak 22 asteazkena: 14:00ak arte
  4. Abuztuak  24 osteguna: 15:00ak arte
  5. Abuztuak 25 ostirala: 12:00etatik 15:00etara

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide