Lan horiek, ordea, hainbat egun iraungo dute eta bien bitartean egungo egoera horrek sor ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatu die Udalak herritarrei eta bereziki bertako bizilagunei.
Azken egunotan Larretxoko argiteria publikoan izandako arazoak direla eta, argiztapen sarea ez dabil behar bezala eta ondorioz, auzoko kaleak argirik gabe gelditzen dira. Horren harira, dagoeneko konponketa lanak egiten ari dela jakinarazi du Udalak, momentuko egoerari eta auzotarrei ahalik eta erantzunik azkarrena eman ahal izateko.
Lan horiek, ordea, hainbat egun iraungo dute eta bien bitartean egungo egoera horrek sor ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatu die Udalak herritarrei eta bereziki bertako bizilagunei.