Trafiko mozketak Zumaiako triatloia dela-eta

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala

Bihar, hilak 2, Zumaiako triatloia egingo da eta ondorioz, hainbat trafiko aldaketa egongo dira.

Larunbatean, hilak 2, Zumaiako triatloia ospatuko da. Kirol froga  15:15etan hasiko da eta gutxi gora behera 18:15era arte luzatuko da. Lasterketak, ordea, hainbat trafiko mozketa eragingo ditu. Esate baterako, Kantauri plaza atzeko errepidea itxita egongo da  ibilgailuentzat, baita Mendaro Marinela kalea ere. Ondorioz, aipatu plazako garajeetara sartzeko Mapfre ondoko sarrera erabili beharko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide