The Police taldearen kantak, larunbatean Ondartxon

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala

Uztailean The Fly taldeak eskainitako emanaldiak herritarren artean izandako arrakasta eta erantzun zein harrera ona ikusirik, oraingoan The Police talde ezagunaren abesti famatuenak bertsionatzen dituen Synchronicity taldearen kontzertua antolatu du Udalak. 

Kontzertu hori larunbatean izango da gaueko 22:30ean Ondartxo plazan. Oraingoan ere, Udalak herritarrak animatzen ditu Synchronicityren emanaldia entzun eta haien musikaz gozatzera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide