Marea biziak direla-eta aldaketak txalupa zerbitzuan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala

Irailaren 6tik 11ra bitartean, marea biziak direla eta, etenaldiak egongo dira Txomin Agirre eta kirol portuko txalupa zerbitzuan. Pantalanaren eta hondartzaren arteko bidaiak, aldiz, berdin mantenduko dira.

Txomin Agirre eta kirol portuko txalupa zerbitzua eten egingo da jarraian azaldutako egun eta orduetan.

  1. Irailak 6 asteazkena: 12:30ak arte.
  2. Irailak 7 osteguna: 13:30ak arte.
  3. Irailak 8 ostirala: 14:00ak arte.
  4. Irailak 9 larunbata: 11:30etatik 15:00etara.
  5. Irailak 10 igandea: 12:30etatik 15:30etara.
  6. Irailak 11 astelehena: 13:00etatik 16:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide