Gerra Zibilean desagertutakoak identifikatzeko DNA bilketak zabalik jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko ira. 6a, 11:01

El pasado mes de marzo el Instituto Gogora puso en marcha la campaña para recoger el ADN de personas desaparecidas durante Guerra Civil en Euskadi así como el de sus familiares y en estos primeros meses de andadura dicha iniciativa ha tenido muy buena acogida. 

Zumaiako Udala, herriko memoria historikoaren lanketan, ekimen horretara atxiki zen garai hartan bizitako gertakari eta bizipenei ahotsa eman eta gure arbaso eta senideak bilatu, identifikatu, duindu eta bereziki behar bezala aitortzeko.

Proiektuaren baitan gaur arte 125 lagunen lagin bildu ditu Gogora Institutuak eta horietatik 5 biztanle zumaiarrenak izan dira. Guzti horietatik dagoeneko 117 aztertu dira eta analisi horrek helburu du hobietatik ateratako gorpuzkinen identifikazioa ahalbidetu eta erraztea. Ildo horretan, gaur egun 360 gorpuzkin berreskuratu dira eta horietatik 90 identifikatzea lortu da.

Zer egin behar dut nire DNA emateko?

DNA desagertuen zuzeneko senideei jasoko zaie, seme-alaba, anai-arreba, gizonezko iloba edo gizonezko bilobei, hain zuzen. Izan ere konparaketa egiteko orduan komenigarria da ahalik eta ahaidetasun lotura hurbil eta zuzenena izatea, modu honetara, identifikazioa errazagoa egiten baita. Horretarako, noski, beharrezkoa izango da ahaidetasuna frogatzen duen dokumentazioa aurkeztea, hala nola familia-liburua edo jaiotza-agiria.

Dokumentazio horrekin, DNA lagina eman nahi duen zumaiar orok Zumaiako Udaleko memoria historikoko bulegora zuzendu edota Gogora Institutuarekin jarri beharko du harremanetan 94 403 28 26 telefonoan edo gogora.idazkaritza2@euskadi.eus helbide elektronikoan.

Behin aurrez aipatutako dokumentazio hori jaso ostean, Institutuak pertsona hori UPV/EHUko Biomics taldeko langileekin jarriko du harremanetan. Taldekideek norberaren etxean, Gogora Institutuan edo Unibertsitateko laborategietan jasoko du DNA lagina eta hori Biomic-eko laborategian gordeko da. Laginetik ateratako informazioa, ordea, Gogora Institutuak kudeatuko du.

Prozedura honen bitartez, hobietatik ateratako gorpuzkinen DNA Gogora Institutuko DNA bankuko pertsonaren batekin bat badator, Institutua zuzenean jarriko da harremanetan lagun horrekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide