Zumaiako eskola bideak proiektua martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko ira. 7a, 16:57

Zumaiako Eskola Bideak proiektuaren lehen proba pilotua ekainaren 19tik 23ra egin zen eta ikasle asko gehitu ziren proiektura. Ikasturte berriarekin, irailaren 7tik aurrera, martxan da berriro ere proiektua eta ikasle gehiago gehitu daitezen espero da.

Irailean zehar herriko HH eta LHko ikasle guztiek ordutegi berberak dituztenez, guztiek, gaztetxo, txiki eta zaintzaile, bidea batera egiteko aukera izango dute. Ekimenaren helburua ikasleak eskolara era aktibo eta autonomoan joan daitezela, taldeetan eta modu seguruan. Ohitura osasungarriak bultzatzeaz gain, autoek eskola inguruetan sortu ditzaketen arrisku egoerak ekidin nahi dira horrela.

Ekimenak ikasleen mugikortasun autonomoa bultzatu nahi badu ere, haur txikiagoen zaintzaileak ere bertan parte-hartzera animatu nahi dira. Ikasle hauek ere bidea bera egitera eta taldean joatera ohitu daitezen.

Proiektu honetarako herriko auzo eta gune ezberdinetatik Zumaiako bi ikastetxeetara doazen bost ibilbide nagusi prestatu dituzte antolatzaileek, lurrean kolore ezberdinetako logoz margotuak:

  1. Aita Mari eraikinerantz doazenak berdez
  2. Sagarbiderantz doazenak urdinez.
  3. Maria eta Joserantz doazenak gorriz.

Bidean zehar hainbat geraleku egongo dira, bakoitza bere ordutegiarekin, eta horrela, bidean zehar ikasleak batuko dira taldera.

Ekainaren azken astean, bideak ezagutzeko, geltokiak non dauden ikusteko, ordutegiak frogatzeko aukera izan zen, eta ostegunetik aurrera, iraila osoan zehar, aukera hori izango dugu berriro, egitasmoaren berri ematen jarraitzeko eta bidean egon daitezkeen oztopoak identifikatzeko. Proba pilotuetatik egindako balorazioak kontutan izango dira proiektua hobetu eta aberasteko. Horretarako, zalantzak argitu edota iradokizunak jasotzeko hurrengo helbidea sortu dute ekintzaileek: zumaiakoeskolabideak@gmail.com. Ikastetxeetako webguneetan ere proiektuari eta ibilbideei buruzko informazioa aurkitu daiteke.

Ordutegiak eta geltokiak:

Ondartxo Plaza 8:40

Saregileen Plaza 8:42

Angeles Sorazu, 2 8:44

Aita Mari, 41 8:49

Aita Mari, 17 8:52

Autobus Geltokia (Txomin Agirre) 8:47

Axular Ibiltokia, 10 8:47

Estazioko Kalea, 11 8:48

Puntanueta 8:48

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide