Ur mozketa izango da gaur arratsaldean matxura bat dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko ira. 20a, 14:56

Gutxi gorabehera arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara bitartean ura moztuko da Aita Mari auzoko 17, 18, 19 eta 20an. 

Iraupena gutxi gorabeherakoa da. Hobekuntza lanak lehenago bukatuko balira, abisurik gabe berriro emango da ura. Luzatuz gero, ordea, Gipuzkoako Urak-en telefonoan (902 30 22 22) jaso ahal izango da mozketaren berri. Mozketa dela eta, presio jaitsierak, uhertasuna eta nahigabeko beste zenbait ondorio gerta daitezke.

Mesedez, barkatu eragozpenak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide