Euskal Kosta Krosaren lehen edizioa guztiz arrakastatsua izan da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko urr. 4a, 09:55

Lasterketaren parte-hartze altua eta goizeko arraun estropadak izandako arrakasta nabarmendu nahi ditugu. Gainera, eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile, babesle, laguntzaile eta boluntario guztiei egindako lan, esfortzu eta ekarpenengatik.

Giro ona nonahi bizi ahal izan zen joan den larunbatean Zumaian Euskal Kosta Krosaren lehen edizioaren ospakizunaren harira. Guztira 500 korrikalari inguru bildu ziren lasterketan parte hartzeko eta eguraldia lagun izan ez bazen ere, goizeko arraun estropadaren zein krosaren arrakasta eta parte-hartze altua nabarmendu eta eskertzen ditugu.

“Parte-hartzaileen zein babesle, boluntario eta laguntzaileen erantzuna oso ona izan da, beraz, oso kontentu gaude jasotako emaitzekin”. Ildo horretan, eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei, “haien lan, esfortzu eta ekarpenik gabe ez bailitzake posible izango Euskal Kosta Krosaren lehen edizio hau ospatzea”.

Lasterketa ibiltaria denez, datorren urtean Zarautzi dagokio antolakuntza eta anfitrioi lanak egitea: “aurtengo krosak, lasterketa ezagutzera emateko balio izana espero dugu, baita, datorren urtera begira oraindik jende gehiago erakartzeko ere”. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide