Aholkusex zerbitzuaren bitartez gai desberdinak jorratuko dira, hala nola, identitate eta orientazio sexuala, bikote harremanak, elkarbizitza, intimitatea edota zeloak, baita zailtasun sexualarekin edo nerabeen heziketarekin zerikusia duten gaiak ere. Horietaz haratago, herritarrek azaldutako beste edozein galderen inguruan ere aholkua eskainiko da.
Halaber, aurrez aurreko arretaz gain, zumaiarrek sexologiazumaiakoudala@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 609 606 777 (Olatz) telefonora deitu ahal izango dute haien kezken inguruko argibideak jasotzeko.
Zerbitzuaren helburua da harreman osasuntsuak eraikitzeko giltzarriak eskaintzea, sexualitatearen, parekidetasunaren eta harremanen inguruan sor daitezkeen kezka orori erantzuna emanez.