Ildo horretan, ekainean iragarri bezala, Foru Aldundiak hainbat hobekuntza lan eramango ditu aurrera bertan eta horien helburu nagusia izango da, ibilgailuen abiadura gutxitzea eta bereziki oinezkoen segurtasuna hobetzea.
Lanen nondik-norakoak
Horretarako, errepide erdian 3 irlatxo jarriko dira, eta erreien zabalera 3,60 metrotik 2,75 metrora estutuko da.
Oinezkoentzat, aldiz, babestutako pasabide bat jarriko da errepidea 2 fasetan gurutzatu ahal izateko. Pasabide horrek 4 metro zabal eta 12 metro luze izango ditu. Gainera, aparkalekua eta gurutzatze puntua 1-1,5 metro zabalera daukan espaloi batekin lotuko dira. Gune hori argiztatuta egongo da.
Irlatxoak atera eta espaloia egin ahal izateko, gaur egun Zumaiako noranzkoan dagoen zerbitzu bideko erdibitzailea kendu egingo du Foru Aldundiak eta galtzadaren eskuinean 30 metro luze dituen gelditzeko 2 eremu eratuko dira. Lan horiek guztiak 8 astetan burutuko dira eta 142.275ko aurrekontuarekin esleitu dira obrak.
Amaitzeko, aipatu lanek onura garrantzitsuak eragingo dituela adierazi du Udalak, oinezkoen segurtasuna bermatzeaz gain, errepidearen egungo egoera aldatu eta eremuaren irisgarritasuna hobetuko dituelako.