Zozketa bereziak egingo dira Zumaiako hainbat establezimendutan Black Friday-aren harira

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko aza. 18a, 15:02

Datorren hilaren 24an Black Friday edo Ostiral Beltza deituriko eguna ospatuko da, deskontu berezien eguna, alegia, eta horren harira, zozketaz eta sariz jositako aste berezia antolatu da herrian.

Esate baterako, hilaren 20tik 23ra bitartean, aste berezi horretan parte hartzen duten establezimenduetan egindako erosketak Zumaia txartelarekin ordainduz gero, 10€ko sariak irabazteko aukera egongo da,  24an, Ostiral Beltzaren egunean, alegia, gastatzeko.

Eta hori gutxi balitz, astelehenetik ostiralera bitartean, 100€ko bi txeke ere zozketatuko dira denda eta establezimendu parte-hartzaileetan erosketak egiten dituzten zumaiarren artean.

Zeintzuk dira establezimendu parte-hartzaile horiek? Hemen duzu zerrenda:

  • Algorri lurrindegia

  • Ana arropa denda

  • Arruti

  • Coro Estetika Zentroa

  • Endañeta

  • Iriondo optika

  • Juanjo Larrañaga harategia

  • Kaïoa

  • Koketa

  • Kulun-k

  • Kuttun

  • Marisa oinetakoak

  • Mirentxu zapata denda

  • Oskarbi kirolak

  • Sorginak

  • Ukendu parabotika

Animatu eta egin zure erosketak!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide