2018ko egutegian “Eleaniztasuna Zumaian” jorratuko da. Kanpotik Zumaiara etorritako 12 herritarrek hizkuntza bana aurkezten dute, horien bitartez etxeetan munduko hizkuntzez eta euskararen garrantziaz hitz egiteko.
Horretarako iaz ekin zion Udalak, Euskara eta Aniztasun sailen bitartez aipatu gaia lantzeari, eta bide horretan, 2017ko martxoan “Zumaia eleaniztuna” bideoa ere aurkeztu zuen, Badihardugu elkarteak egindakoa.
Interesdunek Udalaren webgunean ere ikus eta eskuratu ahal izango dute egutegia osorik.