Asteartean amaituko da Alokairu beka programan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko aza. 29a, 15:26

Jada astebete eskas gelditzen da Alokairu Beka programan izena eman ahal izateko. Bete beharreko oinarrizko baldintzen artean, ezinbestekoa izango da 18-35 urte izatea eta gutxienez 10 urtez Zumaian erroldatuta egotea. Horrez gain, alokairuaren kostuak ezingo du 600€koa baino altuagoa izan.

Alokairu Bekan izena eman ahal izateko, Udaleko harreran edo webgunean eskuratu ahal izango den eskaera orriaz gain, honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • NANaren fotokopia (Adin txikikoen kasuan, familia liburuaren fotokopia).
  • Alokairu kontratuaren kopia.
  • Kontu-korrontearen titulartasuna egiaztatzen duen agiria.
  • Errenta ordaintzen dela frogatzen duen banku-agiria (originala edo fotokopia konpultsatua).
  • Etxebizitzen jabe ez izatearen ziurtagiria (jabetza erregistroan igorria).
  • Ondasunei, ogasunei, zergei eta diru-sarrerei dagozkien agiriak (nominak, errenta aitorpena…).
  • Administrazioaren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela egiaztatzeko dokumentazioa.
  • Ikasten egonez gero, ikasketa ofizialen agiria.

Alokairu Beka abenduan jarriko da indarrean eta programaren lehen onuradunek 2017ko urte osoko alokairua ordaintzeko laguntza jasoko dute. Horrez gain, aurtengo eskaera mailari erreparatuz, datorren urteari begira programara bideratutako 30.000 euroko kontu saila handitzeko konpromisoa azaldu du Udalak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide