Herritarren eskura dago kimaketaren ondorioz pilatutako egurra

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2017ko abe. 13a, 16:21

Udalaren helburua da  egurra behar duten herritarrei material hau doan eskuratzeko aukera eskaintzea. Modu horretara, gainera, berrerabilpen bat eman nahi izan dio Udalak egurrari, jasangarritasunaren alde egiten duen apustua berretsiz.

Iaz bezala, aurten ere dagoeneko herritar ororen eskura dago, Zumaiako garbigunean, kimaketaren ondorioz pilatutako egurra eta hala nahi duenak bertan jaso ahal izango du gaurtik aurrera.

Modu honetara Udalak egurra behar duten herritar guztiei material hori doan eskuratzeko aukera ematen dio eta, era berean, ingurumenarekiko eta jasangarritasunarekiko apustuan, berrerabilpena ere ematen dio egurrari.

Beraz, Udalak helburu bikoitza betetzen du: udal baliabideak, kasu honetan, egurra behar duten herritarren eskura jartzea batetik, eta hondakin baten berrerapilpenaren bitartez ingurumenarekiko errespetua eta jasangarritasuna lantzea, bestetik.

Amaitzeko Ingurumen saileko zinegotziak, Jon Iraolak egurra neurrian hartzeko eskatu du, horrela, guztientzat adina egon dadin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide