Enplegu zentroa ostegunean egongo da zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala

Ohikoa den bezala, hileko hirugarren ostegunean, Zumaiako Enplegu Zentroak ateak zabalduko ditu herritarrentzat, abenduaren kasuan, hilaren 21ean, hain zuzen. Ordutegia goizeko 09:00-13:00 bitartekoa izango da eta bertan izango dira Mankomunitateko teknikariak lan orientaziorako laguntza eta enpresa sustapen zerbitzua eskaintzeko.

Azken zerbitzu horren kasuan bilera eraginkorragoa izan eta teknikariek zumaiarren behar eta eskakizunetara egokitutako erantzuna eman ahal izateko komenigarria da aurretik hitzordua eskatzea harrera@urolakosta.eus helbide elektronikoan edo 943 89 08 08 telefonoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide